Australiako fauna

Kanguru gorria makropodo handiena izateaz gain, Australiaren ikur nagusienetakoa da.

Australiako faunak animalien aniztasun ikaragarria erakusten du: han bizi diren ugaztunen %83, narrastien %89, arrain eta intsektuen %90 eta anfibioen %93, izan ere, Australiako espezie endemikoak dira. Aniztasun maila handi hori kontinentearen isolamenduari, bere tektonikaren egonkortasunari eta, lur eta florari ere eragiten dion aldaketa klimatiko ezohikoari zor zaio.

Fauna australiarraren ezaugarri nagusienetako bat karenadun ugaztunen eskasia eta beren garapen enbrionarioa amaren zorroan bukatzen duten martsupialen ugaritasuna da. Martsupial hauek gainera, munduko beste leku batzuetan karenadun ugaztunek hartzen duten posizioa dute ekosisteman.

Bestalde, Australian pozoidun animalia anitz aurki daitezke, hala nola, ornitorrinkoa, armiarmak, eskorpioiak, olagarroak, marmokak eta globo arrainak. Gainera, Australian pozoidun suge espezieak pozoigabeak baino gehiago dira.

Duela 40.000 urte eman zen Australiaren kolonizazioak eta 1788tik aurrera europarrek burututakoak, bertako faunan ikaragarrizko eragina izan zuen. Ehizak, kanpoko espezieen sarrerak, lurraren erabileraren aldaketak eta honek eragindako habitataren suntsipenak animalia askoren bukaera suposatu zuen. Bertako lurraren erabilera sostengaezinak espezie askoren biziraupenerako mehatxua izaten jarraitzen du. Honen aurrean, legeria australiarrak eremu babestu asko sortuz erantzun du. Aitzitik, neurri hauen aplikazioa habitat eta espezie askoren desagerpena ekiditeko nahikoa izango ez diren beldur dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search